
Izan dadin gela handian, sotoaren aintzinean edo tximinearen ondoan, Aldakurria sagarnotegiko mahaina, bere Gipuzkoako anaien moduan badoa....
.

Berezko sagarnotegi huntan, makalauezko arroltze moletak ahoa piztueta, txuletak eder batek dauzue bihotza alegeratuko zuen mahainera etorriko delarik behar diren ohorekin....Denbora berean ere, etxeko mozkinak jastatzeko parada ukanen duzue, Iribarne familiak 30 urte geroztik ahateak baiditu galkatzzen eta konserbuetan ezartzen.

Nahiz eta sagarnotegi batean izanik ere, Frantziako, Españako edo bertako arnoak ere edaten ahalko dituzue Aldakurrian, Bainan noski, etxeko sagarnoa kupeletan proposatua zauzue urtean zehar.

Familian, lagunekin, talde batekin edo bikoizka, Aldakurriak beti proposatuko dauzue nahi duzuen giroa... zuen xerbitxuari baita lotua Aldakurria Sagarnotegiko lan taldea !

Mahainean jastatu eta etxeko mozkinen erosteko parada ukanen duzue. Aldakurria sagarnotegiko ezkaratzeko tauleta batzuen gainean lortuko dituzue Iribarne familiaren produkzio orokorra....
Ahatekiak (gibel, urineko, gantxigor eta bar..), bai ta ere etxeko sagarnoa, zukua (jusa) eta ozpina

Bainan holako toki eder batean, egonaldia luzatzea gogoa bazinute, Aldakurrian egon zitaizkete...
Sagarondoen erdian, toki ixil eta lasai batean, proposatzen dauzkizuegu gure logelak. Handiak eta goxoak, entzunen dituzuen arrabots bakarrak haizea eta ardien txilintxak izanen dira !

Eta Garazi aldeko giro ixil hori !!
Donibane Garazi, Baxenafarro ko hiriburutik zenbait urratsetan....
Atsedena, ixiltasuna, giro lasaia eta jateko ona elkarratuak direlarik, zer eskatu gehiago ?









